Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa hasi dute
Egun eta ordu zehatz batzuetan aurkeztu ahal dira lanak, BAZ bulegoan.
Kultura sailak 2022ko inauteritako kartel lehiaketa antolatu du, urtero lez. Edozein teknika onartuko dute, hala nola, marrazketa, edota collage-a.
Irabazleari 450,00 euroko saria emango zaio, eta begi bistakoa denez, 2022ko inauteriak iragartzeko erabiliko dute kartel hori. Oinarri guztiak, dokumentu honetan jaso dituzte.
Lanak, BAZ bulegoan aurkeztu beharko dira, eta horretarako hiru egun ahalbidetu dituzte: Otsailaren 3 eta 4a, 09:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 18:00tara, eta otsailaren 5a, 10:00etatik 13:00era.
Bestalde, lehiaketa amaitzean, erakusketa bat egingo dute parte hartu duten obra guztiekin, Arma Plazan, otsailaren 21etik martxoak 6a arte.