Hobekuntza lanak egin dituzte Soroeta pilotalekuan
Lurra berritu dute batez ere, eta horretarako, 9.000 euro erabili dituzte.
Soroetako pilotalekuan hobekuntza lanak egiten ari dira, “egoera kaxkarrean zegoelako”, hala eman du berri Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Horretarako, 9.000 euroko aurrekontua erabiltzen ari dira, eta lanak aste honetan amaitzea aurreikusi dituzte.
Lurra saneatu, garbitu, pitzadurak zein gabeziak txukundu eta azkeneko pintura kapa berezi bat aplikatu diote, labaingarria izan ez dadin. Horretaz gain, joko eremuko marrak berregiten ari dira ere.