Etienne M'Bappék, NEC + proiektua oholtzara igoko du, Itsas Etxean
Jazz hirukoteak, 'Time Will Tell' albuma aurkeztuko du asteazkenean, Itsas Etxean. Pandemiaren hilabeteetako ziurgabetasunak ditu ardatz taldearen lehen lan horrek.
NEC+ proiektu berria aurkeztuko du Etienne M’bappé musikari frantses-kamerundarrak. Datorren asteazkenean eskainiko du emanaldia Itsas Etxean, 20:00etatik aurrera.
M’bappé baxu jotzaile eta abeslari gisa egindako bakarkako ibilbideagatik da batez ere ezaguna. Hastapenetan, Parisko klubetan ibili zen jazz, funk, rock, Afrikako eta Karibeko musika joaz, eta Kamerungo bere hizkuntzan abestu ohi du, adibidez, Irish Koffi abestian entzun daiteke.
Oraingoan, Europako hainbat jaialditan kartelburu izan den NEC+ jazz hirukote indartsua osatuta igoko da oholtzara, eta Time Will Tell haien lehen albuma joko dute. Kantu bilduma horretan, pandemiaren hilabeteetako ziurgabetasunak islatuko dituzte, Nicolas Viccaro, baterian, Christophe Cravero teklatuan eta biolinean eta M’bappé baxuan direlarik.
Sarrerak 5 euro balio du, eta ohiko bideetan eskura daitezke.