'Bera' euskal presoari hirugarren gradua aplikatzea eskatuko dute bihar
Epaitegiaren aurrean elkartzeko deia egin du Sarek, eguerdiko 12:00etan. Atzo ospitaleratu zuten ZIUn preso irundarra, bihotzeko baten ondorioz jasandako buruko kolpe batek, konorterik gabe utzi ondoren.
Francisco Jose Ramada Estevez ‘Bera’ euskal presoak etxean behar lukeela aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:00etan, Irungo epaitegiaren aurrean.
Kondenaren hiru laurdenak bete zituen Ramadak 2020an, eta horregatik, berehala baimenak eta hirugarren gradua eskuratzeko aukera izan behar duela azaldu du Etxerat-ek. Zentzu honetan, gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 19 euskal preso politikoak libre uzteko eskaera berretsi dute ere.
Atzo jakinarazi zuten Sarek eta Etxerat-ek Donostiako Ospitaleko ZIUn ospitaleratu zutela Ramada Estevez, Martuteneko patioan zela, bihotzeko baten ondorioz buruan kolpe bat hartu eta konortea galtzeagatik. HITZA-k jakin berri duenez, plantara pasako dute laster, eta ikustekoa da nola eboluzionatzen duen.