Sabino Arana saria jasoko du Bidasoak
Fundazioak aurten 60 urte beteko dituen eskubaloi taldeari 60 urteko ibilbidea aitortuko dio.
CD Bidasoa eskubaloi taldeak Sabino Arana saria jasoko du sarien 33. aldian. Aurten 60 urte beteko ditu eskubaloi taldeak, eta fundazioak ibilbide hori aitortuko dio. Kirola futbola baino gehiago dela, eta eliteko kirola hiriburuetatik kanpo ere egiten dela aintzat hartu du.
Gainontzeko sariak honakoentzat izango dira: Aita Mari ontzia, Luis Ugalde, Amaiurko Gaztelu elkartea, Basque Culinary Center eta Luis Mari Bengoa kazetaria.