Hadrianoren harresiari lotutako ekintza gehiago antolatu ditu Oiasso Museoak
Bisita gidatua, batetik, eta, bestetik, Antoninoren Harresiari buruzko hitzaldia prestatu dituzte. Hadrianoren harresiari buruzko erakusketa hilaren 30era arte egongo da zabalik.
Oiasso Museoak bi ekintza antolatu ditu datorren asterako Hadrianoren harresiari buruzko erakusketaren harira.
Lehenengoa, asteazkenean, hilak 26, izango da, eta Maria Millan erakusketako komisarioak bisita gidatua egingo du, 18:00etatik aurrera. Izena emateko, museoarekin harremanetan jarri beharko da 943 63 93 53 telefono zenbakira deituta.
Egun horretan bertan izango da ere hurrengo ekintza: Antoninoren Harresiari (138-161 k.o.), buruzko hitzaldia emango du Jokin Lanz irakasleak, 19:00etatik aurrera. Harresi hori Hadrianorena baino iparralderago dago, Ingalaterran. 55 km luzeko harresia da, eta Forth ibai-ahoaren eta Clyde ibaiaren artean dago. Babestutako lurretatik irabazi gehiago lortzen zirenez mantentze-kostuagatik, Antonino hil zenean, harresia utzi zute, muga berriro Hadrianoren etxera bueltatuz.
‘Kontaiguzu dakizuna’
Bueltan da Kontaiguzu dakizuna ekimena ere, eta hilero izango da azken ostegunetan, 19:00etatik aurrera. Horiek helburua da boluntarioek historia, arkeologia, pertsonaia historiko edo bestelako gaiei buruzko ezagutza partekatzea 30 minutuko hitzaldietan.
Hurrengo hitzaldia hilaren 27an izango da, 19:00etatik aurrera. Bertan, Denis Alvarez Perez-Sostoa doktoreak heavy metalaren bidez historia azalduko du eta Noa Dadie Barronek Navajo Nazioaren Gobernuaren garapenaren berri emango du XVII.mendetik gaur egunera.