Aurten, hainbat ekimen antolatuko ditu Jaizkibel Konpainiak haien 25.urteurrena dela eta. Oraingoz, logo eta mikroipuin lehiaketaren berri eman dute.
Jaizkibel Konpainiaren sorreraren 25. urtemuga izango da 2022ko irailaren 8a. Ildo honetan, ibilbidea borobila izan dela diote, eta bi alde izan dituela nabarmendu dute: bata, aldarriari eutsi izanaren poza, “ekaitz guztien kontra”, eta bestea, egindako lanaren ondoren, oraindik haien helburua lortu ez izanaren zama.
Bada, urtean zehar, konpainiak urtemugaren inguruko hainbat ekimen egingo dituztela eman dute berri, zehaztu dute pixkanaka joango direla zeintzuk diren jakinarazten.
Oraingoz, bi lehiaketa abiatu dituzte. Horietako bat, logo lehiaketa bat da, eta parte hartzaileek, ‘2022.ean 22. Konpainia barruan’ lelorako diseinatu beharko dute.
Bestea, mikroipuin lehiaketa da, Jaizkibel Konpainiaren historian oinarritu beharko dute idazleek, haren sorreraz eta bilakaeraz. Euskaraz jorratu beharko dute mikrokontakizuna, eta gehienez 100 hitz jaso daitezke. Oinarri guztiak,
esteka honetan irakur daitezke.