Otsailean hainbat jarduera izango dira Familia Olaren barruan
Txotxongilo tailerra, Topic museora bisita eta yoga izango dira otsailean zehar egingo dituzte jarduerak.
Aisia tartean haurren artean euskara sustatzeko Familia Ola egitasmoak otsailean egingo dituen jarduerak aurkeztu ditu. Zehazki, hiru jarduera izango dira, eta beti bezala, 2 eta 8 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzenduta egongo dira.
Otsailaren 8 eta 10ean, txotxongilo tailerra egingo dute. Eskulan tailerra izango da, eta askotariko material eta teknikak erabiliz egingo dituzte. Tailerra 17:30etik 19:00etara izango da.
Otsailaren 15 eta 17an, berriz, familia arteko yoga saioa egingo dute, 17:30etik 19:00etara izango da ere.
Azkenik, otsailaren 19an, irteera egingo dute Tolosako Topic txotxongilo museora. Goizean izango da.
Izena irun.org-en egin beharko da.
Euskara arlotik gogorarazi duenez, Familia Olaren helburua ikasgelatik kanpo euskararen erabilera sustatzea da, “eskolatik eta antzeko leku formaletatik kanpo erabiltzea normalizatzen” jarraituz eta “beste leku batzuetara” zabalduz.