Bueltan dator Dokuirun 'El agente topo' lanarekin
Dokumentalak 2020ko Oscar sarietan film luze dokumental onenaren saria irabazi zuen. Gurutz Albisu egongo da gidari lanetan.
Gabonetako etenaldiaren ondoren, martxan da berriro Dokuirun. Oraingoan, El agente topo film txiletarra eskainiko dute Amaia KZn, ostiralean, 19:00etatik aurrera.
Filmak hainbat sari eskuratutakoa da, eta, besteak beste, 2020an film luze dokumentala onenaren Oscar Saria lortu zuen.
Sergio 83 urteko espia txiletarra (edo antzeko zerbait) izango da protagonista. Lan hori Romulo detektibeak antolatutako kasting baten ondoren eskaini diote. Romulo ikertzaile pribatua da, eta zahar etxe batean infiltratzeko sator sinesgarri bat behar du.