Gazteentzako antzerki tailerrean izena emateko epea, zabalik urtarrilaren 28ra arte
Mikel Sarriegi izango da irakaslea, eta Kultur Etxeko dantza gelan izango dira saioak.
Mikel Sarriegik, antzerki tailerrak eskainiko dizkie 11 eta 14 urte bitarteko hamabi gazteei, ostegun arratsaldero, Kultur Etxeko dantza gelan. Saioak euskaraz izango dira, 17:30etik 19:30era, 60 euro balio du kuotak, eta urtarrilaren 28ra arte izena eman daiteke udalaren orrialdean.
Tailerraren helburuaz Maria Serrano, Gazteria zinegotziak dio, “antzerkiari hurbilketa” ahalbidetu nahi dutela, “emozioak adierazteko eta tentsioak askatzeko”, zehaztu du. Horretarako, taldeko parte hartzearen esperientzia izatea nahi du, eta horretan trebatzea, “irudimena eta sortzeko gaitasuna garatuz”, amaitu du.