Lehen arreta indartzeko eskatu du Irungo Udalak
Adierazpen instituzionala sinatu dute udal talde guztiek, EAJk izan ezik, eta, besteak beste, arreta pertsonalizatura itzultzea eskatu dute.
Osasun egoerari buruzko adierazpen instituzionala egin du Irungo Udalak. Udal talde guztiek egin dute bat EAJk izan ezik. Bertan, lehen arreta indartzea “premiazko lehentasuna” dela esan dute, eta horretarako, beharrezko baliabideak bideratzeko eskatu dute.
Halaber, arreta pertsonalizatura itzultzea beharrezkotzat jo dute, diagnostiko goiztiarrak bermatzeko eta patologia kronikoak eta larriak dituzten pazienteei arreta berezia emanteko.
Bestetik, COVID-19arekin lotutako patologiak diagnostikatu eta tratatzeko ibilbideak indartu behar direla esan dute, eta, azkenik, test azkarrak baldintza egokietan egiteko galdegin dute, hala nola, kostua diruz lagunduz.
Hona hemen adierazpen instituzionala osorik:
Behean sinatzen duten Irungo talde politikoek honako hau eskatzen dute:
– Lehen mailako arreta zerbitzuak indartzea osasun-zentroetan. Beharrezkoak
diren baliabide materialekin zein giza baliabideekin Premiazko lehentasuna da.
– Arreta pertsonalizatura itzultzea, diagnostiko goiztiarrak egiteko aukera
bermatzeko, eta arreta berezia ematea patologia larriak eta kronikoak dituzten
pazienteei.
– Berme horiekin batera, COVID-19rekin lotutako patologiak diagnostikatu eta
tratatzeko ibilbideak indartzeko neurriak hartu behar dira.
– Herritarrei test azkarrak baldintza egokietan egiteko aukera bermatzea eta test
horien kostua diruz laguntzea baliabide ekonomiko urriak dituzten
pertsonentzat. Pertsona horientzako doakotasuna baloratzea.Irunen, 2022ko urtarrilaren 17an
Sinatzaileak: Irungo Sozialistak Udal Taldea, Elkarrekin-Irun-Podemos /Ezker Anitza-Izquierda Unida Udal Taldea, EH Bildu Udal Taldea eta Udal Talde Popularra.