Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ficobak adimen artifizialean oinarritutako tresna bat garatu du azoketako parte hartzea aurreikusteko

FerIA deitzen da tresna berria, eta erakusketarien parte hartzea nahiz bisitariena iragartzera iritsi daiteke, fidagarritasun maila altuarekin.

Ficoba, kanpotik.
Aizpea Amas Agirre
Irun
2022/01/17

FerIA adimen artifizialean oinarritutako tresna garatu duela iragarri du Ficobak. Tresna berri horren helburua azoken parte hartzea aurreikustea izango da, bai erakusketarien baita bisitarien partetik ere. Bi parametro horiek azokaren sektorean eragin zuzena dutela adierazi du erakustazokak: “Lehenengoak
segurtasunarekin, aparkalekuarekin, edukierarekin eta abarrekin lotutako prozesuen plangintza errazten du. Bigarrenak, berriz, merkataritza lana optimizatzea ahalbidetzen du, baliabideak modu eraginkorragoan banatzen”.

Erakusketarien aurreikuspena egiteko datu historikoetatik abiatu da Ficoba, eta horri azokaren parte hartzea iragartzeko sistema bat gehitu zaio, neurosare bat entrenatuz. Erakustazokaren esanetan, erakusketarien parte hartzearen iragarpenak %87ko fidagarritasuna du. Ohiko inkestek %30 gutxiagoko fidagarritasuna zuten. 

Bisitariak aurreikusteko sistema garatzeko, berriz, sare neuronal errekurrenteak erabili dituela jakinarazi du Ficobak, eta horiek testuinguruko datuekin hornitu dituztela, data, klima eta bestelako elementuak. Fidagarritasunari dagokionez, %79ko emaitzak lortu dituela azaldu du.

Hemendik aurrera, tresna garatzen jarraituko duela adierazi du Ficobak, besteak beste, ekitaldi baten arrakasta aurreikusteko, hainbat parametro kontuan hartuta: ekitaldi mota, bisitari kopurua, erakusketari kopurua… Horrez gain, lehen fasea amaituta, asmoa du software hori kanpoko eragileei aurkezteko.

Ficobaren digitalizazioaren barruan kokatzen da ekintza hori.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.