Lehen arreta duin baten alde elkartu dira anbulatorioko atarian
Ilara bat osatu dute herritarrek, Osakidetzari eskatzeko lehen arreta hobea eta duina.
Hondarribiko anbulatorioaren aurrean elkartu dira herritarrak lehen arreta zain dezaten eskatzeko eta Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria salatzeko. Iazko abenduaren 22an osasun etxeetako langileak atera ziren kalera, adierazteko egoera “jasanezina” dela, eta deiadar honi babesa erakutsi diote ere bertaratutakoek.
Euskal Herriko anbulatorio guztien atarietan bildu dira gaurkoan, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, eta Hondarribiaren kasuan, EH Bildu eta Abotsanitzen babesa jaso dute ere.