Bonu kanpaina berriz martxan, 42 saltokitan
Martxoaren 31n amaituko da, eta 11.500 bonu egongo dira mugimenduan.
Ikasturteko bigarren bonu denda kanpaina abiatu zuen astelehenean udalak, eta martxoaren 31 arte ahalko dituzte bonuak trukatu 16 urtetik gorako herritarrek.
Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak egin du kanpainaren aurkezpena eta 42 saltokik parte hartuko dutela adierazi du, eta gogoratu du aurreko aldietan “mugimendu handia” ikusi ahal izan zutela bultzada honekin.
Iaz, irailaren 27tik abenduaren 5 bitarte, 11.500 bonu trukatu ziren, eta beraz, denda txikietan 345.000 euroko mugimendua sortu zela azaldu du Serranok. Oraingoan, 200.000 euro jarriko ditu udalak eta joan den urteko 150.000 gehituko dizkiotela zehaztu dute.
Erosle bakoitzak bost bonu ahalko ditu erabili, eta 30 euroko erosketarekin 10 euroko deskontua egingo dute. Aldiz, irailean bonu bost bonuak erabili dituenak, ezingo ditu berriz gastatu.