Sormen idazketa tailerrak, abian
Euskaraz eta gazteleraz garatuko dituzte aurten, berriz ere, sormen idazketa tailerrak Yolanda Arrietak eta Itziar Sistiagak, hurrenez hurren.
Hondarribiko Zuloaga Etxea udal liburutegiak euskarazko eta gaztelerazko sormen idazketa tailerrak prestatu ditu aurten berriz ere. Yolanda Arrietak gidatuko du euskarazko taldea, eta Itziar Sistiagak, berriz, gaztelerakoa. Izena emateko interesa duten lagunek posta elektroniko bidez, 688 860 846 Whatsapp zenbakian edo 943 11 12 85 telefonoan egin dezakete. Gaur hasiko da gaztelerazkoa, eta larunbatean, euskarazkoa.