Osasun zentroen aurrean elkarretaratzera deitu dute
Lehen arretaren egoera salatzeko, elkarretaratzeak egingo dituzte ostegun honetan, 13:00etan.
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzera deitu dute ostegun honetan, hilak 13, osasun zentroen atarietan. Lehen arretaren egoera salatuko dute, abenduaren 22an egin bezala. Osakidetza jasaten ari den gainkarga eta utzikeriaren aurrean kalera irteteko deia egin dute sindikatuek.
Txingudiko pentsiodunen mugimenduak ere bat egin du deialdiarekin, eta Hondarribia nahiz Irungo herritar guztiak animatu ditu erdialdeko eta Dunboako anbulatorioen aurrean mobilizatzera.