'Latinoamerikako zain urratuak' liburua aurkeztuko du Iñaki Alegriak
Eduardo Galeanoren liburua itzuli du Alegriak. Ostegunean izango da aurkezpena, Kabigorrin.
Latinoamerikako zain urratuak Eduardo Galeanoren saiakera aurkeztuko dute datorren ostegunean, hilak 13, Kabigorrin, 19:30etik aurrera.
Iñaki Alegria Loinazek itzuli du euskarara Galeanoren obra, eta, hain zuzen, berak egingo du aurkezpena Kabigorrin.
Honela hasten da liburua:
Lanaren nazioarteko banaketa honetan datza: herrialde batzuk irabazten espezializatzen dira eta beste batzuk galtzen. Gure munduko eskualdea, Latinoamerika deitzen duguna gaur egun, goiztiarra izan zen: galtzen espezializatu zen aspaldiko garaietatik, Errenazimentuko europarrek itsasoan zehar oldartu eta hortzak eztarrian sartu zizkiotenetik.