COVID-19a Irunen eta Hondarribian: kutsatzeak, duela astebete bezalako kopuruetan
Ostegunetik igandera koronabirusagatik kutsatu direnen kopurua 1.687 pertsonakoa izan da Irunen eta Hondarribian. Aurreko epe berberean 1.650 izan ziren.
Hilaren 6tik 9ra (ostegunetik igandera) COVID-19agatik Irunen eta Hondarribian kutsatu direnen kopurua 1.687 pertsonakoa izan da, 365 Hondarribian eta 1.322 Irunen. Aurreko epe berberean (abenduaren 30etik hilaren 2ra) 1.650 izan ziren bi herrietan kutsatutakoak, 393 Hondarribian eta 1.257 Irunen. Beraz, Hondarribian behera egi dute kutsatzeek, eta gora Irunen. Kopuru osoa, berriz, apal baina hazi egin da. Esan daiteke duela astebeteko kopuruetan izan direla kutsatuak, ez dela igoera oso nabarmenik izan alegia. Tasetan bai izan dela aldea.
Izan ere, tasetan gorantz joan dira astebeteko epean bi herriak, joan den egun guztietan izan diren kutsatzeak asko izan direlako. Bi herrietako tasa 7.000tik gorakoa da.
Jarraian, bi herrien egoera zenbakietan, gaur Osasun Sailak eman dituen datuekin osatua.
- Irun. Tasa: 7.452 (hilaren 2an 4.341ekoa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 461-285-196-380.
- Hondarribia. Tasa: 7.348 (hilaren 2an 4.545ekoa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 141-67-68-89.