Inude eta artzainen konpartsa antolatzeko bilerara deitu dute
Eraiki Dantza Taldeak antolatu du bilera, eta datorren igandean, hilak 16 izango da, 12:00etan, Behobia auzo elkartean.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2018/08/27654893_1035951529876351_2181728916227693840_n-1.jpg)
Eraiki Dantza Taldea inude eta artzainen konpartsa prestatzen hasiko da, eta horri begira, datorren igandean, hilak 16, bilera egingo du 12:00etan, Behobia auzo elkartean.
Inude eta artzainen desfilea inauterien aurreko igandean izaten denez, otsailaren 20an ospatuko dute.