Sarek presoen eskubideen alde kalera irtetera deitu ditu irundarrak
Bihar izango da manifestazioa, eta 17:00etan San Juan plazatik abiatuta. Sareren aburuz, inoiz baino garrantzitsua izango da kaleak betetzea.
Osasun egoera dela-eta Bilboko manifestazioa bertan behera utzi ondoren, Sarek presoen eskubideen aldeko mobilizazioak herriz herri egingo ditu, baita Irunen ere. Hain zuzen, bihar izango da manifestazioa 17:00etan, San Juan plazatik abiatuta.
Sareren arabera, inoiz baino garrantzitsuagoa da Euskal Herriko herri guztietako kaleak betetzea “bidea egiten jarraitzeko: bizikidetzarako bidea, bakerako bidea, etxerako bidea”.