Loteria primitiboak 79.177 euroko saria utzi du Irunen
Colon pasealekuko estankoan saldu dute txartel sariduna. Bigarren kategoriako saria eraman du.
Loteria primitiboak saria utzi du Irunen: 79.177 euro. Txartel sariduna Colon 46ko estankoan saldu dute. Atzoko loteria primitiboan ez zen saridunik izan ez Kategoria Nagusian ezta Lehen Kategorian ere.
Hain zuzen, Irungo txartel sariduna Bigarren Kategoriakoa izan da. Hiru txartel izan dira saridunak kategoria horretan, Irunez gain, Segovian eta Valentzian saldutakoak.