Ibilaldiak eta erretzeari uzteko terapia, Minbiziaren Aurka Gipuzkoaren eskutik
Pertsonen artean bizimodu osasuntsuak sustatzeko asmoz, bi jarduera antolatu ditu elkarteak.
Berriz jarduerak antolatu ditu Minbiziaren Aurka Gipuzkoa elkarteak, hala nola, astero bitan ibilaldiak eta erretzeari uzteko terapia. Herritar orori zabaldu diote gonbita eta doakoak dira ekintzak.
Ibilaldiak, hortaz, asteartero eta ostegunero izango dira 10:00etan hasita, Fueros karrika 4 zenbakian duten egoitzatik abiatuta. 5 km inguruko ibilbidea egingo dute, eta helburua, “pertsonen artean bizimodu osasungarriak sustatzea da, minbizia bezalako gaixotasunak izateko arriskua murrizten lagun dezaten”.
Psikologo baten eskutik, erretzeari uzteko terapia hasiko dute beste behin, bai online eta bai presentzialki. Zortzi aste iraungo ditu tailerrak, eta %60ko arrakasta tasa duela baieztatu du elkarteak.
Interesa duenak, aldez aurretik elkarrizketa bat egin beharko du antolatzaileekin, arreta pertsonalizatzeko eta kontsumo hau uzteko modurik onena zein den baloratzeko. Izen emateko azken eguna, urtarrilaren 13a da eta helbide honetara mezu bat bidaliz edo 943 45 77 22 telefonora deituz egin daiteke. Gainera, esteka honetan topa daitezke ordutegiak eta xehetasun guztiak.