U29ko manifestazioei begira batzar irekiak antolatu ditu GKSek biharko
Urtarrilaren 29an Iruñean eta Bilbon deitutako mobilizazioen garrantzia jorratuko dute biharko bilkuretan; Irunen eta Hondarribian finkatu dituzte horretarako hitzorduak.
Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) batzar irekiak antolatu ditu biharko Irunen eta Hondarribian. Urtarrilaren 29an manifestaziora deitu dute Iruñean eta Bilbon, eta horietan parte hartzearen garrantzia nabarmentzea da biharko topaketaren helburua. Enpresariek sortutako eta politikariek kudeatutako pobrezia borrokatu lelopean, Irungo Palmera-Montero gunean, eta Hondarribiko Olagarro Kultur Elkartean finkatu dituzte hitzorduak, 11:00etan. Bilkuraren ondoren herri apainketa eta luntxa egingo dituzte.