Moussaren gorpua jaioterrira eramateko dirua lortu dute
Joan den abenduaren 31n hil zen etxegabea, arnas gutxiegitasunak jota. Urteak zeramatzan Irungo kaleetan bizitzen.
Itxita dago diru bilketa. Dagoeneko lortu dute Moussa joan den abenduaren 31n Irunen hil zen etxegabearen gorpua Senegalera, bere jaioterrira, eramateko dirua.
Moussaren heriotzaren berri izan orduko Irungo komunitate musulmana eta beste zeinbait eragile dirua biltzen hasi ziren.
Moussak hainbat urte zeramatzan kalean bizitzen Irunen. Ficoba inguruan ibiltzen zen, eta ezaguna zen irundarren artean. SOS Arrazakeria eta Harrera Sareko iturrien esanetan, pertsona “adeitsu eta lasaia” zen, eta nahiz eta kaletik irteteko saiakerak egin izan diren, ez zuen laguntzarik nahi izan. Irunera iritsi aurretik Iruñean bizi zen eta han lan egiten zuen.
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Twitterren jakinarazi duenez, arnas gutxiegitasunaz jota hil zen Moussa.