11 eta 14 urte arteko gazteei zuzendutako antzerki tailerra antolatu dute
Mikel Sarriegik zuzenduko du eta euskaraz garatuko dute tailerra; igandera arte eman dezakete izena interesdunek.
11 eta 14 urte arteko gaztetxoei bideratutako antzerki tailerra antolatu du Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak. Euskaraz garatuko dute ikastaroa, Mikel Sarriegiren zuzendaritzapean, eta sei hilabeteko iraupena izango du. Izena emateko interesa duten lagunek igandera arteko epea izango dute. Udalaren webgunearen bitartez burutu behar da izen ematea.