Urtarrileko kultur agenda, prest
Pandemiak ezarritako neurri murriztaileen gainetik, hamaika ekitaldi antolatu dituzte eragile ezberdinek. Bertan ikus daitezke xehetasunak.
2022. urteko Hondarribiko urtarrileko kultur agenda osatu du jada HITZAk. Pandemiaren hedapena eteteko hartutako neurrien gainetik, hamaika dira antolatutako emanaldiak. Musika, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak… hondarribiarren eta ingurukoen eskura izango dira hil honetan zehar. Bertan kontsulta daiteke egitaraua. Ekitaldiren bat faltan botaz gero, ondoko helbide elektronikoan jar daitezke harremanetan eragileak.