Mikel Sarriegiren 'Brianen bizitza' antzezlana larunbatean, Itsas Etxean
Zurriola Antzerki Eskolaren antzezlana ikusteko aukera izango da larunbatean; edukiera eguneratuaren arabera, 81 lagun sartu ahal izango dira emanaldira.
Mikel Sarriegi zuzendari hondarribiarraren Brianen bizitza antzezlana ikusteko aukera izango dute interesdunek hilaren 8an, Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Edukiera eguneratu ondoren, Hondarribiko Udalak jakinarazi du 81 lagunentzako edukiera izango duela emanaldiak. Sarrerak ohiko bideetan eskura daitezke.
Ondokoa da sinopsia: