Marlaxkako Nora Lera xakelaria, Gipuzkoako txapeldun
Josette Fontaine Marlaxkako jokalariak laugarren postua eskuratu du Gipuzkoako txapelketan.
Marlaxka Xake Klubak jakinarazi duenez, Nora Lera xakelaria Gipuzkoako emakumeen txapelketan gailendu zen joan den astean. Josette Fontaine Marlaxkako jokalariak , bestalde, laugarren postua eskuratu zuen txapelketan. Asebete agertu dira klubeko ordezkariak emaitzekin, eta bi jokalariak zoriondu nahi izan dituzte.