Autobus zerbitzuan aldaketak izango dira bihar arratsaldean
Errege Magoen postariak gutun bilketa egingo duela-eta autobus zerbitzuan aldaketak iragarri ditu Ekialdebusek.
Ekialdebusek jakinarazi duenez, autobus zerbitzuan aldaketak egongo dira bihar arratsaldean. Errege Magoen postariak umeen gutunak bilduko dituela-eta emango dira aldaketak. Hala, 18:00etatik aurrera eta bukatu arte E20 eta E25 lineen ohiko ibilbidea ezberdina izango da.
Honako txioan zehaztu du Ekialdebusek informazioa:
https://twitter.com/ekialdebus/status/1477988353723228166