Haurrentzako ipuin kontaketa eskainiko du Maite Frankok hilaren 29an
4 eta 7 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da saioa; interesdunek aldez aurretik izena ematea gomendatu dute.
Hondarribiko Zuloaga Etxea udal liburutegiak jakinarazi duenez, Maite Franko ipuin kontalariak saioa eskainiko du hilaren 29an. 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da kontaketa. Interesdunek aldez aurretik izena ematea gomendatu dute antolatzaileek.