'Zuhaitzak landatzen zituen gizona', urtarrilaren 15era atzeratua
Gorakada antzerki konpainiako kideetako baten osasun arazoak direla eta, antzezlana atzeratzea erabaki du Hondarribiko Udalak.
Gorakada antzerki konpainiaren Zuhaitzak landatzen zituen gizona antzezlana urtarrilaren 15era atzeratzea erabaki dute. Hala jakinarazi du gaur Hondarribiko Udalak. Hilaren 30ean egitekoa zen emanaldia hasieran, baina taldekide baten osasun arazoak medio, antzezlana atzeratzea erabaki dute.