Sarek elkarretaratzea egingo du abenduaren 24an, San Juan plazan
Gabonetan, preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Irungo Sarek.
Gabonetan ere, preso politiko eta iheslari guztiak etxean nahi dituztela aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu du Irungo Sarek abenduaren 24rako, San Juan plazan. Gainera, urteko azken egunean, urteroko brindisa egingo dute Moskuko Urdanibia plazan, 19:00etan.
Bestalde, Sarek Martuteneko espetxetik egingo duen bizikleta martxan parte hartzeko gonbida ere luzatu dute. Ondoren, 13:00etan, Donostiako epaitegitik manifestazioa abiatuko dute.
Azkenik, Sarek Bilbon, urtarrilaren 8an, “elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidean” lema pean antolatu duen mobilizazioetara joatea eskatu dute. Horretarako, autobusa antolatzen ari dira, eta izena emateko telefono zenbaki honetara 644 289 798 Whatsapp mezu bat bidali behar da.