[Bideoa] 'Nora' film luzea proiektatuko dute datorren astean
Lara Izagirrek zuzendutako bigarren filma da 'Nora'; Ane Pikaza eta Itziar Ituñoren mailako antzezleek parte hartzen dute ikus-entzunezkoan.
Lara Izagirre zuzendariaren Nora film luzea proiektatuko dute hilaren 29an, asteazkenarekin, Itsas Etxea Auditoriumean (19:00). Euskaraz ekoitzitako filma da, nahiz eta pasarte batzuk gaztelaniaz grabatu dituzten. Izagirreren bigarren filma da, eta Itziar Ituño eta Ane Pikaza antzezleek parte hartzen dute, besteren artean, ikus-entzunezkoan. Sarrerak ohiko bideetan eskura daitezke, 4 euroan.
Udalak gogorarazi duenez, 12 urtetik gorako guztientzat COVID-19 pasaportea eta NANa ezinbestekoak dira auditoriora sartzeko, paperean edo mugikorrean. 6 urtetik beherako haurrei musukoa jartzeko ere gomendatu dute.
Ondokoa da Nora filmaren trailerra.