Lehen arretak planto egin du
Atzo eguerdian elkarretaratzeak egin zituzten osasun zentroen atarietan, baita Irunen ere, bai Dunboan baita erdialdeko anbulatorioan.
Lehen arretaren egoera “sostengaezina” salatzeko, atzo, elkarretaratzera deitu zuten SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek osasun zentroen atarietan. Irunen ere mobilizatu ziren Dunboako eta erdialdeko anbulatorioetan, eta langileez gain, herritarrak ere animatu ziren parte hartzera.
Lehen arretaren onera ekartzeko sindikatuek aurrekontua handitzea lehentasunezko pausotzak jo dute, eta Europako Batasuneko BPGaren %7ko batez bestekora arte. Horrez gain, behin-behinekotasuna murriztea, langile bakoitzaren lan zama apaltzea eta ordezkapenak lehenbiziko egunetik bertatik segurtatuak izatea eskatu dute, eta horretarako, 1.000 inguru lanpostu gehiago behar direla azaldu dute.