Eguberritako bandoa argitaratu du alkateak
Gabon jaietan kutsatze arriskuak gutxitzeko helburuarekin, hiru mezu bidali ditu alkateak.
Eguberritako bandoa argitaratu du Jose Antonio Santano alkateak. COVID-19aren kutsatzeak ugaritzen ari direla dio, eta Eguberri egoera hau okertu dezaketen arriskuak gutxitzeko asmoz hiru mezu bidali ditu.
Lehen puntuan, pandemia egoeraren aurrean, azkenaldian, “esperantza izpi bat” agertu dela dio Santanok, eta hori ekonomia eta hiritarrak aktibatzeko ilusioa piztu duela uste du.
Jarraian, egun hauetako ospakizunak ahal bezain ondo joan daitezen, “arduraz jokatu behar dugu guztiok”, adierazi du. Ekonomian Gabonek eragin positiboa izatea nahi dutela, eta “guztion lana” dela hori lortzea uste du: “Izan ere, gutako bakoitzaren esku dago ohitura txiki horiek bere egitea, segurtasun-neurriak betetzeko eta kutsatzeak ahalik eta gutxien zabaltzeko.”
Azkenik, prebentzio neurriak “zorrotz” betetzearen garrantzia nabarmendu nahi izan du, horiek zeintzuk diren gogoraraziz: pertsonen arteko distantzia, musukoa, eskuen higienea eta barrualdeak aireztatzea.
Bando osoa, esteka honetan irakur daiteke.