COVID-19 pasaportea lortzeko aholkularitza zerbitzua luzatu dute
Osasun ziurtagiria lortzeko zailtasunak dituzten herritarrek, hilaren 27an eta 28an ere jo ahal izango dute auditoriumera.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, COVID-19 pasaportea lortzeko aholkularitza eta laguntza zerbitzua luzatu dute. Zehazki, hilaren 27ra eta 28ra bitartean hedatuko dute, goizeko ordutegiarekin: 09:00etatik 13:00etara. Hortaz, laguntza zerbitzua (gaur amaitzekoa zen) bi egunez luzatzea erabaki du udalak egoera ikusita.