"Bake eta askatasunaren murala" amaitu dute
ETAren jarduera armatuaren amaieraren 10. urteurrenaren testuinguruan jarri dute mural hori Artaleku kiroldegiaren atzealdean.

Abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, “bake eta askatasunaren murala” marrazten hasi ziren Artaleku kiroldegiaren atzealdean, ETAren jarduera armatuaren 10. urteurrenaren testuinguruan.
Esku zuriak izango dira proposamen artistiko horren oinarria, eta bakearen sinbolo horren bidez, “hausnarketa bat sustatzea eta legatu bat uztea” izan da udalaren asmoa, Juncal Eizagirre Kultura zinegotziak adierazi duenez. Bidez batez, eremua berreskuratu ere egin nahi izan du udalak.
GKO Art Studioko Garikoitz Murua arduratu da mural hori egiteaz.
Eizagirrek mural gehiago egiteko asmoa azaldu du, eta 2022an gehiago landuko dituztela aurreratu du, «horrelako esku-hartzeek erakusten dute artea funtsezko tresna bat dela garapen sozialerako”. Hala, horma egokiak identifikatu eta eremu horretan lan egiten duten artistak bilatuko dituztela iragarri du.