Gaur, abenduko ohiko osoko bilkura
Juan Thalamas Labandibar kalean abiadura 30 km/h-ra mugatzeko mozio bat aurkeztu du Artiako Lagunak-ek, eta EH Bilduk Jaizkibelgo tiro eremua kentzeko eskaera egingo du.

Minutu gutxi barru hasiko da (09:30) abenduko ohiko osoko bilkura egingo dute udaletxean, urteko azkena izango da. Zinegotziek 9 puntuko gai ordena izango dute aurretik. Horien artean, bi mozio daude: batetik, EH Bilduk aurkeztutakoa Jaizkibelgo militarren tiro eremua kentzeko, eta, bestetik, Artiako Lagunak-ek aurkeztutakoa, Juan Thalamas Labandibar kalean abiadura 30km/h-ra murrizteko.
Hona hemen gai ordena osorik:
1. 2021eko irailaren 24an egindako bilkuraren akta onestea.
2. Alkatearen, Ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakien berri ematea. ç
3. Alkatetzaren 1398 zenbakiko Ebazpenaren berri ematea. Ebazpen horren bidez onesten da 2021eko Aurrekontu Orokorraren barruan 17. kreditu-aldaketaren espedientea.
4. Alkatearen, 2021eko azaroaren 24ko, 1290 zenbakiko ebazpenaren berri ematea; haren bidez, udalerri osoan jaiegun deklaratzea, TAO aparkalekuak erautzearen ondorietarako, 7 eta 11 guneetarako (Behobia) eta 10 gunerako (Santiagoko Merkataritza Gunea) izan ezik.
5. Aurrekontu Plantilla eta Lanpostuen Zerrenda (LZ) aldatzeko proposamena.
6. 7.2.05 ERMITA eremuko Hiri Antolamenduko Plan Berezia. Hutsak zuzentzea.
7. EH-Bildu Udal Taldeak Espainiako armadak Jaizkibel inguruan egindako maniobrei buruz aurkeztutako mozioa.
8. Asociación Vecinal Amigos de Artia – Artiako Lagunak aurkeztutako mozioa, Juan Thalamas Labandibar kalean abiadura murrizteari buruzkoa.
9. Eskaerak eta galderak.