Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua saritu du Sarek
Aitortzak borrokan jarraitzeko indarra ematen diela adierazi zuten mugimenduko kideek.
Gaur San Tomas futbito txapelketako final eguna izan da, eta Boli Kosta-Silver Whalen arteko azken norgehiagokaz gain, Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua saritu du Sarek: “Elkartasuna adierazten dutelako edozein gairekin, eta beti prest daudelako laguntzeko”.
Eskerrak eman dituzte pentsiodunek sariagatik, eta baita bertara gerturatu direnei ere. Borrokan jarraitzeko indarra ematen diela aitortzak azaldu dute. Azkenik, manifestazioetara joateko, eta oro har, beraien aldarrikapenekin bat egiteko deia egin dute.
Aldiz, txapelketa Silver Whale taldeak irabazi zuen, eta Mari Nieves Diaz, Iratxe Sorzabalen amak eman zien garaikurra, Irungo preso politikoen senide guztien izenean.