Gautxori zerbitzua indartu egingo dute abenduaren 24 eta 31n
Egun osoz autobus zerbitzua eskainiko dute, eta hiriko igogailu eta eskailera mekanikoak, denbora luzeagoan egongo dira martxan ere.
Abenduaren 24 eta 31 gaueko gautxori zerbitzua indartu du udalak. Era honetan, 07:00etan amaitu beharrean, 09:00etan amaituko da, eta bi ordu horien artean, ez da ordaindu beharko bidaia.
Bestalde, aipatutako abenduko egun horietan, Artiako eskailera mekanikoen eta hirian zehar dauden igogailuen ordutegia 01:30ak arte luzatu egingo dute ere.