Jarduerak antolatu dituzte Eguberritarako adineko gune sozialetan
Clown Gabonak ikuskizuna arduratuko da adinekoen gune sozialetan alaitasuna jartzeaz. Irungo zentro guztietatik pasako dira, eta beste hainbat ekintza ere programatu dituzte.
Gabonetan gogoz programa landuko du udaleko Gizarte Ongizateko arloak, hiriko adinekoen gune sozialetan. Helburua, Eguberrietan disfrutatzeko gaitasuna eta barrea estimulatzea eta sustatzea, eta jarduera kognitiboa eta harremanetarako jarduera garatzea dela dio udalak, gerturatzen direnen onura fisiologiko eta psikologikokorako.
David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkariak halako programen garrantzia nabarmendu du, batez ere urteko egun hauetan: “Horrek onura fisiko eta emozionala ekarriko die-eta”.
Programa honen baitan, Clown Gabonak ikuskizuna Anaka, Palmera Montero, San Migel, Behobia, Belaskoenea eta Lekaeneako zentroetan eskainiko dute. Goxi-goxi, Esterchy eta Ximona pailazoak izango dira clown filosofiaz gozatzeaz arduratuko direnak.
Horretaz gain, gune sozial bakoitzak bere programa izango duela adierazi dute, esate baterako, eskulan tailerrak, jolas tailerrak eta eguberritako hainbat txapelketa. Esteka honetan dago ikusgai programazio osoa.