Magia, antzerkia eta pailazoak, Amaia KZren urte amaierako programazioan
Sarrerak jada lortu daitezke, Turismo Bulegoan, leihatiletan, edo udalaren orrialdean.
Urtea amaitzeko hiru kultur ekitaldi antolatu ditu Kultura Arloak Amaia KZn. Sarrera guztiak jada eskura daitezke ohiko bideetan, hau da, Turismo Bulegoan, leihatiletan ikuskizunak hasi baino ordubete lehenagotik, eta udalaren orrialdean.
Lehena, abenduaren 28an izango da, eta Tricicle omenduko du Clownic taldeak, Hotel Flamingo antzezlanean. Sarrerak 5 edo 9,50 euroren truke daude salgai.
Bestetik, Bart non ote nintzen ni ikuskizuna emango dute Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek, abenduaren 29an. Sarrerek 4,50 euro balio dute.
Jandro magoak, urtarrilaren 7an, Descabellado emanaldia eskainiko du Amaiz KZn. Kultura Arloak Gabonetako programazioan urtero antolatzen duen umorezko saioa izango da hau. Sarreraren prezio orokorra 15 eurokoa da, eta 14 urtetik beherakoek 10 euro ordaindu beharko dute.