Udal aldizkaria, jada prest banatzeko
Datozen egunetan, 20.000 etxebizitzetan jasoko dute udalaren aldizkari honen 97. alea.
Prest dute jada udal aldizkariaren 97. alea, 2021ko laugarren eta azkena. Zenbaki honetan, Eguberriak dira protagonista, eta “Irun, zure Eguberrietako hiriburua” kanpainaren barruan hirian izaten ari diren ekitaldien agenda jaso dute.
Hala ere, gaurkotasuneko gaiak ere aipatzen dituzte, hala nola, Hegoaldeko Ingurabidearen lehen fasea irekitzea eta aurrekontu parte-hartzaileak. Gainera, HAZk 25 urte bete ditu eta Barrutik atala eskaini diote.
Hiriko 20.000 etxeetan banatuko dituzte, eta nahi duenak udalaren orrialdean deskarga dezake.