Eusko Legebiltzarrera joateko prest agertu da Osasun Bidasoa
Elkarrekiko Podemos IUk dagoeneko erregistratu du eskaera, eta bloke kirugikoaren proiektuarekiko kezka azaltzeko baliatuko luke aukera plataformak.
Osasun Bidasoa Eusko Legebiltzarrera joateko prest azaldu da, Elkarrekin Podemos-IUk plataformaren agerraldia erregistratu ondoren. Osasun Bidasoak aukera hori baliatuko luke Bidasoa ospitaleak bizi duen egoera azaltzeko, bloke kirurgikoaren proiektua dela eta. Plataformak dituen kezkak eta kexak legebiltzarraren eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren aurrean agertzeko “aukera ona” dela iritzi dio, zentzu horretan.
Osasun Bidasoaren esanetan, ospitaleko langile eta erabiltzaileek proiektuarekiko kezka azaldu zutenetik, proiektua geldiarazteko eskakizunak areagotu egin dira eskualdean, eta batik bat Irunen.
Hilaren 11n manifestazioa egin zuten hiriko kaleetan, Osakidetzari proiektua birplanteatzeko eskatuz. Bertan, 4.000tik gora lagunek parte hartu zuten. Plataformaren aburuz, egitasmo horrek “arazo larriak” ekarriko dizkie ospitaleak zerbitzua ematen dien 100.000 erabiltzaileei baita bertako langileei ere.
Osasun Bidasoa plataforma ospitaleko langileek nahiz Irun, Hondarribia eta Bortzirietako hainbat gizarte erakundetako kidek osatzen dute.