Aurten, udal zerbitzuek, 314 pertsona migratzaileei eskaini diete arreta
Bitartekaritza sozialaren eta kulturartekotasunaren programaren baitan, "lehen eskuko informazioa ematen dute, pertsona horiek zer baliabide dauden jakin dezaten eta hirian integratu daitezen", azaldu du udalak.
Aurreko larunbatean, Migratzailearen Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi instituzionala egin zuen udalak Oiasso museoan. David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkaria bertan izan zen, eta pozik egoteko balantzea egin du: “Izan ere, ekitaldi honetan migrazioaren gertakariarekin lan egiten duten hainbat kolektibotako ordezkariak izan ditugulako, eta, horri esker, hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat sortu dugu”.
Beraz, udal ordezkari eta arloko teknikari arduradunez gain, gizarte kolektiboetako ordezkariak bertan izan ziren ere. Udalaren lanaren azalpen labur bat eskaini zuen Nuñok, eta ondoren, Estitxu Ortolaizen argazki proiekzio bat egin zuten, Iñaki Etxepareren zuzeneko musikarekin.
Halaber, datuak eman zituen udalak, eta jakinarazi zuten, aurten 314 pertsona migratzaileei banakako arreta eskaini dietela udal zerbitzuek, bitartekaritza sozialaren eta kulturartekotasunaren programaren esparruan.
Programa horrek, “lehen eskuko informazioa ematen dute, pertsona horiek zer baliabide dauden jakin dezaten eta hirian integratu daitezen”, azaldu du udalak. Lan taldea, gizarte hezitzaile batek, arabieraz dakien eta errumanieraz dakien bitartekari banak osatzen dute.