Etzira arte bisita daiteke La Caravana ihes gela
Karabana baten barnealdean muntatutako ihes gelak bi egun gehiago emango ditu Presa I eremuko aparkalekuan.
La Caravana Scape Room izenpeko ihes gela etzira arte, ostegunarekin, bisita daiteke. Presa I eremuan kokatu dute ihes gela ibiltaria, eta aldez aurretik hitzordua (gazteleraz) hartzea ezinbestekoa dela adierazi dute. Debaldeko jarduera da, 2021eko Gabonetako egitarauaren baitan Hondarribiko Udalak antolatuta.