Gabonetako bideomapping-a antolatu dute biharko
Azken urteetan egin bezala, aurten ere Gabonetako bideomapping-a antolatu du udalak; momentuz ez dute ikus-entzunezkoaren gaia zein den iragarri.
Gabonetako bideomapping-a antolatu du Hondarribiko Udalak biharko. Azken urteetan bezala, Gabonetako egitarauaren baitan atondu dute jarduera, nahiz eta aurten gaiaren gaineko argibiderik ez duten zabaldu.
Arma Plazan finkatu dute aurtengo hitzordua, 19:00etan hasita. Ordu erdiko lau txanda antolatu dituzte, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua hartzea. Sarrera doakoa da.