Film Laburren Zuzendari Gazteen Lehiaketako irabazleak saritu dituzte
Ander Riviejoren 'Entzuten diren lekuak' eraman du sari nagusia, eta Endika Gabilondoren 'Mosca' lanak epaimahaiaren aipamen berezia.
Asteburuan Gazteria arloak Film Laburren Zuzendari Gazteen Lehiaketako sariak banatu zituen. Guztira, 12 eta 25 urte bitarteko artisten 8 lan aurkeztu dira, eta iniziatiba aurrekontu parte hartzaileetatik sortu zen.
Sail Ofiziala, 18 eta 25 urte dituztenei zuzenduta zegoen, eta Ander Riviejok irabazi ditu 1.000 euroak, Entzuten diren lekuak ikus entzunezkoagatik. Epaimahaiaren aipamen berezia, Endika Gabilondorentzat izan da, Mosca lanagatik, eta 400 euro lortu ditu.
Halaber, aipamena egin zioten azken asteetan Gaztelekukan egin den zine ikastaroan parte hartu duten gazteek egindako Las edades del ser humano lanari. Omar Mammar, Aiora Hernandorena, Eric Calzada, Enrique Lamas eta Beñat Ausin izan dira egileak.