Bihar bukatuko da artisauen Gabonetako merkatua
Hilaren 10ean ateak zabaldu zituen lehen aldiz Gabonetan antolatutako artisau azokak; bihar du azkeneko eguna Eskuz-lan elkartearen merkatuak.
Eskuz-lan artisau elkarteak Gernikako Arbolan muntatutako azokak bihar itxiko ditu ateak. Hilaren 10etik daude bertan artisauak, lehen aldiz Hondarribiko Udalak eremu hori ahalbidetu ondoren. Hori horrela, bihar izango da bertan erosketak egiteko azken eguna.