Udal egutegiaren lehiaketak, baditu argazki irabazleak
Astelehenetik aurrera eskuragarri egongo da udal egutegia HAZ-n.
Urteko udal egutegia osatu duten argazkien aurkezpena egin dute gaur udaletxeko areto nagusian. Bertan izan dira argazkilari irabazleak eta Jose Antonio Santano alkatea.
Aurtengo lehiaketaren gaia “Irun, izen propioz” izan da, eta helburua, hiriko kale izendegia osatzen duten izen propio eta ez hain ezagunak paperera ekartzea izan da. Hori horrela, Julian Gaiarre, Florencio Iratxeta edota Leandro Agirretxe nortzuk ziren oroitzea proposatu dute.
Urtero, parte hartzaileen irudiek “harritu” egiten diela adierazi du Santanok, eta oraingoa aukera politzat jo du “bertako historiaren zati hau” birpasatu ahal izateko: “Hiriko leku asko izen propioei eskainita daude, eta seguru nago ez dugula pentsatu zergatik izena duten horrela”.
Egutegia, astelehenetik aurrera (hilak 20), HAZ-n jaso ahalko dute interesdunek.